Expovacaciones azoka izango da berriz ere Bilbao Exhibition Centre-n urriaren 1etik 3ra
Data-aldaketak erakusketa-sektorearen eskaerari erantzuten dio Turismo-sektoreko erakunde eta enpresen iritziak jaso ondoren, Bilbao Exhibition Centre-k Expovacaciones azoka udazken hasierara lekualdatzea erabaki du, urriaren 1etik 3ra. Hala, asteburu horretan, BEC leku ezin hobea izango da bidaiariek udazkeneko, jaiegunetako, Gabonetako oporretako edo hurrengo udaberriko bidaietako ihesaldien norakoak aukeratzeko. Urriaren 1etik 3ra, BEC topagune ezin hobea bihurtuko da








