Jardueraz betetako asteburua BEC-en

Bidaiak, musika eta aisialdia izan dira barrutiko agendan, eta 98.000 pertsona inguru bildu dira

Bilbao Exhibition Centreko asteburua bete-betea izan da. Izan ere, azokak, kontzertuak eta proba ofizialak egin dira, eta barrutian 98.000 pertsona inguru bildu dira. Maiatzaren 7tik 10era bitartean, BECek aldi berean hartu zituen Expovacaciones, Caravaning Euskadi, Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka, La Oreja de Van Gogh taldearen birako lehen kontzertuak, Bizkaia Arenan egindakoak, eta HABE eta Euskotrenen azterketak. Horiek guztiak direla eta, pabiloi guztiak errendimendu betean egon dira.

Expovacacionesek, bidaiatzea maite dutenentzako urteroko hitzorduak, hurrengo ihesaldi eta bidaietarako inspirazio bila joan ziren 30.096 pertsona bildu zituen, Esperimentatu eta Dastatu ardatzen inguruan antolatutako proposamenekin.

Caravaning Euskadik, bestalde, turismo ibiltariaren eta gurpil gaineko bidaien 4.600 zale erakarri zituen. Azokan, autokarabana, camper eta karabanekin lan egiten duten enpresek parte hartu zuten, bai eta mobile home-en eta osagarrien fabrikatzaile eta banatzaileek ere, eta era guztietako proposamenak eskaini zituzten bidaia-estilo hori gustuko dutenentzat.

Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azokak 24.272 bisitarirekin itxi du aurtengo edizioa, eta, gainera, ekitaldian zehar egindako salmentak % 21 igo dira. Horrez gain, datozen asteetan kopuru hori hazten jarraitzea aurrez ikusten da, ekitaldian hasitako eta oraindik ixteko dauden eragiketei esker.

LODVGk eta Amaia Monterok berriro beren bideak elkartzea erabaki izanari esker, taldearen bi emanaldietan sarrera guztiak agortu ziren eta barrutia emozioz eta nostalgiaz bete zuten. Kontzertuek 30.000 pertsona inguru bildu zituzten Bizkaia Arenan eskainitako kontzertuen bi egunetan.

Ekitaldi guztiei HABEren azterketak eta Euskotrenen probak gehitu zitzaizkien. Hain zuzen ere, maiatzaren 7tik 9ra 7.773 pertsona bertaratu ziren HABEren azterketak egiteko, eta Euskotrenen probetarako 880 pertsona bertaratu ziren maiatzaren 10ean.

Expovacaciones 2026: esperientziak, zaporeak eta turismo jasangarriagoa eta inklusiboagoa

Expovacacionesek bere 46. edizioa hurrengo ihesaldi eta bidaietarako inspirazio bila Euskadiko hiru probintzietatik, Kantabriatik, Burgosetik, Nafarroatik, Errioxatik eta inguruko beste toki batzuetatik etorritako bisitariekin itxi zuen. Azokak berriro erakutsi zuen esperientzietan gero eta oinarrituago dagoen eta proposamen berriak ezagutzeari lotuta dagoen turismoarekiko interesa.

Hiru egunetan zehar, publikoak dastaketetan, turismo aktiboko jardueretan, tailerretan, zuzeneko musikan eta kulturarekin, naturarekin eta aisiarekin lotutako esperientzietan parte hartu ahal izan zuen, Esperimentatu eta Dastatu ardatz tematikoen inguruan antolatutako eta profil eta bidaiatzeko modu desberdinetarako pentsatutako programazioari esker. Edizioak, gainera, familientzako proposamen espezifikoa ere jaso zuen, azokaren barruan aisialdi partekatuko eskaintza zabaldu zuten jarduerekin.

Aurtengo edizioaren inaugurazio ofiziala Sonia Pérez Ezquerra Garraio, Mugikortasun eta Turismo Saileko foru-diputatuak zuzendu zuen, eta bertan izan ziren Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuorde Jakes Agirrezabal, Barakaldoko Udaleko Alkatetza eta Auzoak, Gobernu Irekia, Hiri Agenda, Sustapen Ekonomikoa, Turismoa eta Berrikuntza arloko zinegotzi Gorka Zubiaurre, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismoko zuzendari Leire Sáez, eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Daniel Solana, beste agintari batzuen artean. Horiekin batera izan ziren Amaia Esnal, ekitaldiaren Event Managerra, eta Xabier Basañez, BECeko zuzendari nagusia.

Bere hitzaldian, diputatuak nabarmendu zuen Expovacaciones “turismoa garapenerako, konexiorako eta aukerarako tresna gisa ulertzen duten turismogune, enpresa, profesional eta pertsonen topagune gisa finkatu” dela. Horrez gain, bidaiatzen dutenen esperientziei eta motibazioei gero eta lotuago dagoen turismo-eredura zuzendutako bilakaera dagoela nabarmendu zuen. Bestalde, Bizkaiak turismo jasangarri, orekatu eta irisgarriaren alde egindako apustua ere azpimarratu zuen. Ildo horretan, irisgarritasun unibertsala lurraldearen ardatz estrategikoetako bat dela berretsi zuen, eta honako hau defendatu: “pertsona guztientzat bikaina baldin bada bakarrik esan dezakegu turismogune bat bikaina dela”.

Publiko orokorrari zuzendutako alderditik harago, Expovacaciones 2026 azokak bere dimentsio profesionala ere indartu zuen, Basquetourrek antolatutako “Turismo adimendunaren gobernantza: datuak, banaketa eta egoiliarren ongizatea” jardunaldiaren bidez. Topaketak sektoreko profesional eta eragileak bildu zituen BECen, fluxu turistikoen kudeaketa, datuen analisia eta garapen turistikoaren eta bertako biztanleen ongizatearen arteko oreka lantzeko. Ondorioz, azokak industriarako gogoetarako eta trukerako gune gisa betetzen duen rola indartu zuela esan daiteke.

Expovacaciones 2025ek milaka lagun bildu ditu esperientzien emozioan oinarritutako edizioan

Bilbao Exhibition Centren jardueraz betetako asteburua izan da; izan ere, hitzordu horrez gain, SET Congress, Caravaning eta Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka eta Bad Religionen eta United Festivalen kontzertuak ere izan dira

Itxi ditu ateak Expovacacionesek. Asteburuan, Bilbao Exhibition Centreko 1. pabiloiak 31.269 bisitari bildu ditu hurrengo esperientzia turistikoaren bila eta hainbat tokitatik iritsi dira: Burgos, Kantabria, Errioxa, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta beste leku batzuk. Beste behin, azoka honen 45. edizioak agerian utzi du emozioak bilatzea eta abentura berri batean barneratzeko gogoa dela bidaiariak bultzatzen dituen hori. Hala, bidaiariek proposamen pertsonalizatuak bizi eta bisitatzen dituzten tokiekin lotura sortu nahi dute.

45. edizio honen inaugurazio-ekitaldia zuzentzeaz arduratu zen Turismo eta Merkataritza sailburuordea, Jakes Agirrezabal, eta bertan izan ziren honako hauek ere: Barakaldoko alkatea, Amaia del Campo; Garraio, Mugikortasun eta Turismoko foru-diputatua, Sonia Pérez; Enplegu, Kohesio Sozial eta Berdintasuneko foru-diputatua, M. Teresa Laespada; Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, Daniel Solana; eta Gobernuaren ordezkariordea, Carlos García Buendía, beste agintari batzuekin batera.

Experimenta eta Saborea ardatzek indartsu jarraitzen dute, sentsazioen bilaketa bidaiaren zati baita. Hala, jarduera sentsorialek jendetza bildu dute asteburuan zehar: dastaketak eta adrenalina pizteko esperientziak (parapente-simulagailua, adibidez).

Urtez urte, azokak inpaktu argia sortzen du Euskadiko turismoaren sektorean industria horren gainean duen efektu dinamizatzailea dela eta. Gainera, sailburuordeak berak honako hau adierazi zuen irekierako ekitaldi ofizialean: “sektoreak une ona bizi du, eta ez soilik gorakada erakusten duten zifrei dagokienez, baita garapenaren kalitateari eta jasangarritasunari dagokienez ere”. Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Aldundiaren standari esker, azokara gerturatu direnek txoko esanguratsuenetako batzuk berriro ezagutzeko aukera izan dute.

200 enpresa erakusketari baino gehiago bildu dira eta publikoaren kalitatea eta bildutako jende kopurua dela eta pozik agertu dira: bidaiatzeko gogoa duten pertsonak, bidaiatzeko moduari buruzko ideia garbiak eta kultura eta tradizioarekiko interes handia izan dira nagusi. Stand bakoitzean, teknikariek gidari lanak egin dituzte, balio handiko informazio espezializatua eta berezia eskainiz.

Gainera, Expovacacioneseko eskaintzarekin bat egin zuten azoka eta ekimen batzuek eta, horiei guztiei esker, BECen “beteta” kartela jarri behar izan dute asteburuan. Caravaningek, SET Congressek (pantaila-turismoaren Europako lehen kongresua) eta Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azokak, eta bi kontzertuk (Bad Religion eta United Festival) animazioa eta erritmoa jarri diote aurreko asteburuko programazioari.

Esperientzia turistikoek 30.000 pertsona baino gehiago erakarri dituzte Expovacaciones 2024 azokara

Atzo itxi zituen ateak Bilbao Exhibition Centreko 3. pabiloiak, 30.104 bisitari jaso ondoren. Bisitariek Expovacacionesen eskaintza turistiko, esperimental eta gastronomiko oparoa aprobetxatu zuten hurrengo oporraldiak antolatzeko.

Edizio honetan parte hartu duten 200 enpresa erakusketari baino gehiago (Estatuko ia txoko guztietako ordezkariak; nazioarteko hainbat turismogunetakoak -Venezuela, Peru, Portugal edo Kuba, esate baterako, eta gertuago dauden Bizkaia eta Euskadiko proposamenak, besteak beste) pozik agertu dira udako bidaiaren azken xehetasunak zehazteko asmoz azokara joandako bisitarien kalitatearekin.

Sonia Pérez Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismoko foru-diputatua arduratu zen Expovacacionesen 44. edizioaren inaugurazioa egiteaz, eta zentzu berezia izan du; izan ere, aurten barrutiak 20. urteurrena beteko du. Hain zuzen ere, azoka hau hitzordu klasikoa da BECen egutegian, garai bateko Bilboko Nazioarteko Azoka izenekoaren azoka-tradizioaren eta jardueraren lekukoa jaso baitu.

Expovacaciones 2024ren protagonista bi ardatz nagusi izan dira: Experimenta & Saborea. Horietan, bisitariek hurrengo ihesaldietan topa dezaketena ezagutzeko eta aurkitzeko aukera izan dute. Izan ere, turismoa oinarri duen azoka hau bisitariek oporretarako norako posibleen gaineko informazioa jasotzeaz gain, esperientzia paregabeak bizi ahal izateko toki ere bihurtu da.

Gainera, aurten hirugarren aldiz, Erronka Garbia ziurtagiria jaso du Expovacacionesek; hau da, ekitaldi jasangarria da, ingurumenarekiko konpromisoa duena. Horretarako, antolakuntzak hondakinak kontatu eta murrizteko eta gaikako-bilketa sustatzeko plana berritu du; modu eraginkorragoan argiztatu eta klimatizatzeko, argiaren intentsitatea eta pabilioiaren tenperatura ordu-fase desberdinetara egokitzeko; standetako energia-kontsumoa murrizteko; eta gai horien inguruko eta ingurunean eragina duten beste gai batzuen inguruko sentsibilizazio-mezuak aktibatzeko, besteak beste, bisitariek garraio publikoa erabil dezaten sustatzeko.

Asteburuan, gainera, Expovacacionesez gain, beste ekimen batzuk ere egin dira: Aotec, landatar eremuetarako azpiegituren, telekomunikazio-teknologiaren eta zerbitzu digitalen arloko punta-puntako soluzioak erakusten dituen azoka teknologikoa; FVO-Bigarren eskuko ibilgailuen azoka, Caravaning Euskadi eta Estoparen kontzertua. Guztira, asteburuan BECera 74.200 bisitari baino gehiago inguratu dira eta pabiloi guztietan errendimendu osoan egon dira. Hain zuzen ere, sarrera guztiak agortu dira.

20.000 bisitari baino gehiagoren bidaiatzeko gogoa jaso du Expovacaciones azokak

Atzo itxi zituen ateak Bilbao Exhibition Centreko 1. pabiloiak, 20.698 bisitari jaso ondoren. Bisitariek Expovacaciones azoka aprobetxatu zuten haien hurrengo oporraldia antolatzeko. Zalantzarik gabe, eguraldi ona izateko eta bidaiatzeko gogoa agerian geratu da hitzordu turistiko honen hiru egunetan zehar.

180 enpresa erakusketarik baino gehiagok parte hartu dute edizio honetan –gertuko proposamenak, Bizkaikoak eta Euskadikoak; estatuko ia norako guztietako ordezkariak; eta nazioarteko parte-hartzaileak, hala nola Japonia (Norako Berezi gisa), Portugal, Frantzia edo Kuba–, eta gustura agertu dira bisitarien profilaren kalitatearekin: “Batzuek haien bidaia ixteko aprobetxatzen dute hitzordu hau eta, beste batzuek, dagoeneko aukeratuta duten norakoan zer plan edo ibilbide egin ditzaketen ikusteko”, adierazi dute profesionalek.

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua izan zen Expovacaciones azokaren 43. edizio honen inaugurazioko presidentea. Esperimentatu eta Dastatu ataletako edukiak izan dira azokako protagonistak, adibidez, jarduerak, dastatzeak, erakustaldiak eta hitzaldiak. Hala, oporretarako norako posibleen gaineko informazioa jasotzeaz gain, esperientzia bakarrak bizitzeko aukera dute bisitariek hitzordu turistiko honetan, Hitzaldiak eta Bidaiak espazioari, Gastro Eremuari eta Txotx Experienceri esker.

Gainera, bigarren urtez, Erronka Garbia zigilua jaso du Expovacacionesek, ingurumenarekiko duen konpromisoagatik. Hala, ziurtagiria lortu ahal izateko, antolakuntzak plan bat aplikatu du, honakoetarako: hondakinak kontatu eta murrizteko, eta horien gaikako-bilketa sustatzeko; modu eraginkorragoan argiztatu eta klimatizatzeko; standetako energia-kontsumoa murrizteko; eta gai horien inguruko sentsibilizazio-mezu orokorrak aktibatzeko, besteak beste. Diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen ditu Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen duen Erronka Garbia ziurtagiriak.

Maiatzeko lehenengo asteburuan zehar, Expovacaciones azokaz gain, HABEren azterketak ere egin dituzte, eta 8.000 pertsona inguruk parte hartu dute. Ia 30.000 bisitari izan dira guztira.

Berriro bidaiatzeko gogoak gainezka egin du Expovacaciones azokan

Asteburu berean izan dira HABE eta IVAPen azterketak, Pokémon eta Estoparen kontzertua ere

Expovacaciones 2022 azokan zehar argi geratu da bidaiatzeko gogoa dugula. Dagoeneko tradizionala bihurtu den ekitaldi hau arrakastaz burutu da. Gainera, Bilbao Exhibition Centren murrizketarik gabe egindako lehen azoka izan da. Atzo itxi zituen ateak 1. pabiloiak, 23.519 bisitari jaso ondoren. Bisitariek azokako eskaintza zabala aprobetxatu zuten haien udako oporrak antolatzeko.

Edizio honetan parte hartu duten 184 enpresa erakusketariak –estatuko ia helmuga guztietako ordezkariak; nazioarteko parte-hartzaileak, esaterako, Portugal, Kuba edo Errumania; eta gertuko proposamenak, esaterako, Bizkaia eta Euskadi, beste batzuen artean– pozik agertu dira bisitarien kalitatearekin, udako bidaiako xehetasunak ixtera joan baitziren azokara. “Oso motibatuta etorri dira, eta ideia argiekin”, adierazi dute profesionalek.

Expovacaciones azokaren 42. edizioko inaugurazio-ekitaldiko burua Ainara Basurko izan zen, Ekonomiaren Sustapeneko ahalduna. Eta gastronomia eta abentura izan dira edizio honetako protagonista nagusiak. Hain zuen ere, Esperimentatu eta dastatu gunean kirol-hitzaldiak egin zituzten surfari, runningari eta cyclingari buruz. Gainera, aurpegi ezagunak ere izan dira gune horretan, hala nola Julian Iantzi edo Vanessa Sánchez. ToppRutas aplikazioa eta Walk on the Basque Side proiektua aurkeztu zituzten, hurrenez hurren. Saborea Expovacaciones gunera joan diren bisitariek aukera izan dute hainbat lekutako ohiko jakiez gozatzeko, esaterako, Kantabria, Portugal, Castilla eta Leon, Loiu edo Kataluniako jakiez. Udako oporretarako gogoa pizteko informazio zaporetsua topatu dute bertan.

Erronka Garbia ekitaldia izan da Expovacaciones, ingurugiroarekiko duen konpromisoagatik. Hala, eta ekitaldiaren amaieran ziurtagiria lortu ahal izateko, antolakuntzak hondakinak kontatu eta murrizteko eta gaikako-bilketa sustatzeko plana egin du; modu eraginkorragoan argiztatu eta klimatizatzeko, hau da, argiaren intentsitatea eta pabilioiaren tenperatura ordu fase desberdinetara egokitzeko; standetako energia-kontsumoa murrizteko; eta gai horien inguruko eta ingurunean eragina duten beste gai batzuen inguruko sentsibilizazio-mezuak aktibatzeko, besteak beste, bisitariek garraio publikoa erabil dezaten sustatzeko.

Gainera, Expovacaciones azokaren baitan eta aldi berean, karabanen sektoreko azken berriak jaso ditu Caravaning azokak 3. pabiloian. Ekitaldi horrek ere oso harrera ona izan du autokarabanen zaleen aldetik. Caravaning Hitzaldiak izan dira baloraziorik onena jaso duten alderdietako bat. Gainera, 40 ibilgailuk pasatu zuten gaua horretarako prestatutako eremuan, ostiraletik larunbatera.

Maiatzeko lehen asteburuan, Expovacacionesen egun beretan, beste ekitaldi batzuk ere izan dira: Pokémon Special Championships Bilbao, Estoparen kontzertua Bizkaia Arenan, edota HABEren eta IVAPen azterketak. Guztira, 38.319 bisitari izan dira.

Expovacaciones 2021ek 27.681 bertaraturen babesa jaso du

Erakusketa FVO eta Japan Weekend ekitaldiekin batera egin zen asteburuan BECen

Bidaiak itzuli egin dira, eta haiekin batera, Expovacaciones. Joan den asteburuan ospatu zen erakusketa tradizional hau eta eredu garrantzitsua izan zen turismoaren sektorea berreskuratzeko fase honetan. 1. pabiloiko ateak atzo itxi ziren, 27.681 parte-hartzaileren bisita jaso ondoren. Udazken, negu edo, are, datorren udaberrirako ihesaldiak prestatzeko erakusketak ekarri zuen bidaia- eta jarduera-eskaintza zabala ez zuten galdu nahi izan. Zalantzarik gabe, Bilbao Exhibition Centre berriro elkartzeko topalekua izan zen.

Hala baieztatu zen urriko lehen asteburuan, non Expovacaciones azokarekin batera FVO-Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka edo Japan Weekend bezalako azokak ere ospatu ziren. Guztira, 53.846 bisitari izan ziren.

Ihesaldien kontzeptu berria izan zen erakusketaren protagonista handienetako bat. Inaugurazioa Javier Hurtadoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren, eskutik izan zen. “Experimenta y Saborea” gunean, surfaren, running-aren eta cycling-aren inguruko kirol-hitzaldiak egin ziren. Horien artean, Aktiba-k, Euskadiko Turismo Aktiboko Enpresen Elkarteak, abentura-turismoari buruzko mintzaldiak eman zituen. Gastronomiak ere protagonismoa izan zuen; izan ere, Expovacaciones azokara joan zirenek hainbat autonomia-erkidegotako produktu adierazgarriez gozatu ahal izan zuten, eta oporrak antolatzeko informaziorik goxoena aurkitu ahal izan zuten.

Bestalde, edizio honetan parte hartu duten 163 erakusketa-enpresak eta helmugak (besteak beste, Maroko, Portugal, Bilbo, Gaztela-Mantxa edo Gaztela eta Leon, Viajes Ikea, Viajes Azul Marino edo Viajes Eroski) pozik agertu ziren azokaren antolaketarekin, azokaren garapen onagatik.

Hori guztia dela eta, Expovacaciones 2021ek ateak itxi ditu bere helburua beteta zuela: berraktibatze-elementu gisa balio izatea, datorren urtean etorriko denari bide emateko, erakusketa ohiko egutegi-egunetan jarriko baita berriro, lekurik eta proposamenik onenak eskaintzeko.

69.200 pertsonek bisitatu dute aurtengo azoka, Turismoaren Joerak eta Esperientziak arloa sartu du bere destinoen eskaintza tradizionalean

Expovacaciones azokak bere edizio berrienetako baten ateak itxi zituen joan den igandean, publikoaren babesarekin, bere eskaintza tradizionalean sartu duen espazio berriari: joerak eta Esperientziak Turismoan, non kirolak, gastronomiak edo abentura-bidaiek markatutako hainbat helmuga proposatzen ziren. 69.200 lagun pasa dira ostiral eta igande bitartean azokako 228 partaideen standetako batetik, eta gune berriaren inguruan antolatu diren mahai-inguruetara ere joan dira, Emilio Martín, munduko duatloi trikampeoia, edo Rafa Gorrotxategi, Gipuzkoako txokolategile maisua protagonista hartuta. Horrez gain, 24 taldek parte hartu dute Indoor Expovacaciones I. triatloian eta 83 atleta lehiatu dira II. Torre BEC Extremen.

Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapeneko foru diputatuak inauguratu zuen Expovacaciones azoka, Sonia Pérez Ezquerra Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuarekin eta Isabel Mª Oliver Turismoko Estatu Idazkaritzarekin batera, eta, beste pertsona ospetsu batzuen artean.

Ia autonomia-erkidego guztiek parte hartu dute, baita 11 herrialdek ere, tartean Iran dela. Expovacaciones azokako eskaintzarik tradizionalena dastatze, dastatze eta urdaiazpiko-ebakitzaileek bete dute, baita stand ezberdinetan programatutako jarduera ugarik ere. Halaber, Galiziako olagarroa, Kataluniako cava, Andaluziako olioa, Kantabriako antxoa, Gaztelako zezina eta euskal taloa izan dira txoko gastronomikoan. Hain zuzen ere, Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galiziak Green Spain aliantzaren 30. urteurrena ospatu dute aurten.

Azkenik, aurtengo berrikuntzen artean, adinekoen bisita errazteko ludoteka jarri zuen Expovacacionesek, txikiak hainbat jolasekin entretenitzen ziren bitartean bereziki prestatutako gune batean.

76.500 pertsona hurbildu ziren Expovacaciones 2018 azokara

Isabel Muelak, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Sailburuordeak, inauguratu zuen erakusketak 261 enpresa erakusketarien parte-hartzea izan zuen, haien artean turismo-enpresak, handizkariak, bidaia-agentzien ordezkariak, garraio-konpainiak, erakunde ofizialak, hotelak, higiezinen agentziak eta camping eta caravanning-en enpresak, besteak beste. Zentzu honetan, Caravanning-ari buruzko gunearen handitzea nabarmendu zen, non 26 marka eta mota ezberdinetako 70 ibilgailu baino gehiago egon ziren, hala nola Camper, karabana eta autokarabanak.

Oporretarako eskaintzari dagokionez, azokak autonomia-erkidego guztien parte-hartzea izan zuen, bai eta nazioarteko ordezkariena ere, hala nola Errumania “Herrialde gonbidatu” gisa, Argentina eta Txile, Kuba, Dominikar Errepublika, Portugal, Maroko, Japonia, Frantzia, Andorra eta Europako iparraldeko herrialdeak.

Berrikuntza gisa, aurten Expovacaciones-en larunbatean “I Torre BEC Extreme” jarduera ospatu zen, Bizkaiko Atletismo Federazioak babestutako kirol-proba bat, non parte hartu zuten 100 pertsona baino gehiagok 626 eskailera-maila eta 19 solairu igo behar izan zituzten. Gizonen kategoriaren barruan, lehenengo hiru markak Roberto Garay ,3:00 min, David Robles, 3:01 min, eta Adrián Campo, 3:07 min, izan ziren. Emakumeen kategorian, markarik onenak Maite Cervera-k, 4:00 min, Reyes Nicolás-ek, 4:04 min, eta Garazi Arruti-k, 4:17 min, lortu zituzten.

Expovacaciones-era bertaratu zirenek jarduera-programa zabal batez gozatu ahal izan zuten. Jarduera horien artean “Mai Bier Experience” garagardoaren azoka, non publikoak “Oktoberfest”-aren atzeko ingurugiroaz gozatu ahal izan zuen, eta “Gastronomia eta Turismoa” gunea nabarmendu ziren. Azkenengo honetan bisitariek Galizia, Asturias, Euskadi, Katalunia, Kantabria, Gaztela eta Leon eta Andaluziako produktu identifikagarrienetako batzuk dastatu ahal izan zituzten. Gune honen alboan “Kirol-Turismo Aktiboa”-ri buruzko eremua kokatu zen, non azokara bertaratu zirenek aisia, osasuna, soziabilitatea eta modaren bilaketa alternatiboak eragindako turismoa egitearen esperientzia zuzenean egiaztatu ahal izan zuten.

Halaber, erakusketak “Aurkezpenen gune” bat izan zuen. Bertan, hainbat autonomia-erkidego eta herrialde parte-hartzailek haien lurraldeak eta oporretarako proposamen berrienak aurkeztu zituzten.

Erakusketariek hainbat jarduera burutu zituzten, hala nola dastatze-gastronomikoak, folklore-ikuskizunak, dantzak, antzezpenak, casteller-en saioak, 3D betaurrekoen bidezko tour birtualak, ardo-dastatzeak eta artisau-produktuen tailer sentsorialak, besteak beste. Gainera, aurreko edizioetan bezala, produktu eta egonaldien hogei zozketa baino gehiago burutu ziren. Azkenik, Eroski Viajes, Viajes Ikea, Pisamundo eta The Basque Club agentzien stand-etan bidaiak kontratatu zituzten bisitariek %5-eko deskontua lortu zuten haien erosketan.

75.000 pertsona Expovacaciones 2017n

Expovacacionesen, Turismoaren eta Aisialdiaren Nazioarteko Azokan, maiatzaren 5etik 7ra BECeko 3. pabiloian egindakoan, 75.000 lagun izan ziren. Azoka Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuak inauguratu zuen, eta erakusketa-esparruan 209 erakusketari izan ziren guztira, ia autonomia-erkidego guztietatik eta atzerriko zenbait herrialdetatik etorriak, esaterako, Japoniatik, Expovacaciones 2017ko Herrialde Gonbidatua; Kubatik; Dominikar Errepublikatik; Argentina eta Txiletik (Argentina Irekia); Portugaletik; Marokotik; Andorratik; Frantziatik; eta Madagaskarretik, “Ezagutzeko dagoen Paradisua” bera.

Azokak iraun zuen hiru egunetan, denetik egon zen ugari: handizkariak, bidaia-agentzietako ordezkariak, garraio-enpresak, erakunde ofizialak, turismo-enpresak, hotelak, kanping eta caravanninga, eta higiezinen agentziak. Expovacaciones 2017n, eremu berezi bat eskaini zitzaion Caravanningari, 25 markatako 70 ibilgailu berri, erdi-berri eta bigarren eskuko ikusgai (karabanak, autokarabanak eta van-ak).

Azokara etorri ziren bisitariek jarduera-egitarau zabalaz gozatu zuten; besteak beste, “MAI BIER EXPERIENCE” garagardo-azoka nabarmendu zen, non publikoa “Oktoberfest” erako giroan egon zen. Horrez gain, eta aurreko edizioei dagokienez berritasuna izanik, “Gastronomia eta Turismoa. 19. zuloa” egon zen, bisitariek Galizia, Asturias, Euskadi eta Kataluniako produkturik bereizgarrienetako batzuk dastatzeko. Era berean, eta lehenbiziko aldiz, Aurkezpenen gune bat izan zen azokan: autonomia-erkidego eta hiri parte-hartzaileek beren lurraldeak eta oporretarako proposamenak aurkeztu zituzten. Golfari eskainitako eremuan, “II. Golf Show” egin zen, eta han interesdunek beren lehen golf-eskolak jaso zituzten; adituenek, berriz, punteria- eta zehaztasun-lehiaketetan parte hartu zuten.

Halaber, erakusketariek hainbat jarduera egin zituzten: dastaketa gastronomikoak, sukaldaritza-tailerrak, folklore-erakustaldiak, dantzak, dinamizazio antzeztuak, tour birtualak 3D betaurrekoak erabiliz, zozketak eta lehiaketak, beste askore artean. Era berean, aurreko edizioetan bezala, hainbat hegaldi eta egonaldi zozkatu ziren, estatuko eta atzerriko zenbait helmuga turistikora joateko. Bisitaldian oporrak Eroski Bidaiak eta Viajes Ikea agentzien standetan erreserbatu zituzten pertsonek % 5eko deskontua jaso zuten.

161 erakusketari Expovacaciones 2016n

Maiatzaren 6 eta 8 bitartean ospatu zuen Bilbao Exhibition Centre-k EXPOVACACIONES 2016. Hartan, hainbat autonomi erkidegotik eta herrialdetik etorritako 161 erakusketarik hartu zuten parte eta euren eskaintza turistiko anitza sustatu zuten.

Kanpinak, karabanak, kulturari, gastronomiari, kirolari era askotan eskainitako sustapen turistikoko zonak, eguzkia, mendia edo atsedena eskaintzen zituzten eskaintzak, horrek guztiak hamarnaka mila pertsona erakarri zituen Bilbao Exhibition Centre-eko instalazioetara.

85.000 pertsona hurbildu ziren Expovacaciones Azokara 2015ean

Bilbao Exhibiton Centre-n guztira 85.000 pertsona bateratu ziren Expovacaciones  Azoka ospatu zen asteburuan.

Expovacaciones, Turismoaren nazioarteko azoka, maiatzaren 8a eta 10a bitartean ospatu zen. Bertan ibilbide eta jomugen “Joera eta esperientzia” interesgarrienak aurkeztu ziren, eta baita aisialdirako eta denbora librerako aukera berritzaileenak ere.

Expovacaciones-en 36. edizioan parte hartu zuten 387 enpresek denen gusturako turismo esperientzien katalogo zabala eskaini dute. Edizio honetan partaide izan dira ere autonomia-erkidegoak, udaletxeak, partzuergoak eta turismoari lotutako beste erakunde publikoak, hala nola, Aragoi, Asturias, Andaluzia, Balear Uharteak, Kantabria, Kanariar Uharteak, Gaztela eta Leon, Madril, Murtzia, Nafarroa, Valentziako Erkidegoa, Bartzelonako diputazioa eta Cáceres eta Huescako probintzi-partzuergoak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Cácereseko Diputazioa, baita ere Barakaldoko (Bizkaia), Guijueloko (Salamanca), Rosaseko, Ampuriabravako eta Calonge Mont Roigeko udaletxeak.