Kirol-turismoak eta turismo gastronomikoak indarrak batzen dituzte apirilean BEC-era helduko den Expovacaciones berritu baten ediziorako

Azokaren eskaintza tradizionalera Esperimentatu eta Dastatu espazioak gehituko dira

Bilbao Exhibition Centre-n, 2020ko apirilaren 24tik 26ra bitartean, Expovacaciones-en edizio berri bat egingo da. Estatuko iparraldean sektore honetako nazioarteko azoka garrantzitsuena da eta, bertan, bidaiatzeko kontzeptu tradizionalari, kirol-turismo aktiboa eta gastronomikoa gehitzen zaizkio. Garaiak aldatzearekin batera, munduan zehar mugitzeko moduak ere aldatu egin dira. Gaur egungo bidaiariek, helmugara iristean, bazterrak ikusi, gastronomiaz gozatu eta kirol-probaren batean parte hartzeko asmoa izaten dute. Turismoaren kontzeptu berri honek izan zuen bere erakusleihoa Expovacaciones-en azken edizioetan ere, baina 41. edizio honetan, jarduera gehiagoren eskaintzarekin berrituta etorriko da.

Ildo honetan, Expovacaciones-ek bi arlo berri gehitu ditu, bisitaria bidaiatzeko modu berri honetara hurbiltzeko: Esperimentatu Expovacaciones eta Dastatu Expovacaciones. Lehenengo espazioa kirolera, abenturazko turismora eta turismo-gastronomikora bideratuta dago. Bertan, honakoei buruz hitz egingo da: surf-kanpamentuak eta olatu perfektua izan nahi duten helmugak; cycling eta zaleentzako proba interesgarriak, esaterako, Quebrantahuesos; running eta, New York edo Berlin bezalako helmugak, haien maratoi ezagunekin; abenturazko turismoa, zirkuitu tradizionaletatik irten diren bidaiarien adierazpen eta proposamenekin; eta bisitarientzat erakargarriak diren sukaldaritza-produktuak dituzten helmuga gastronomikoak. Gainera, eremu honetan, turismo aktiboari buruzko hitzaldiekin batera, jarduera fisiko batzuk antolatuko dira.

Dastatu Expovacaciones-i dagokionez, espazio honetan autonomia erkidegoetako eta beste herrialdetako lurralde ezberdinetako produktu adierazgarrienak aurkeztuko dira: Andaluziako olioa, Gaztela eta Leongo zezina, euskal txakolina…

Bi espazio hauekin batera, Expovacaciones-en edizio berri honetan ere caravaning presente egongo da. Merkatura irten diren azken modeloak erakusteko espazio zabal bat izango da eta bertan erosotasun osoz kanpatzeko irtenbide berritzaileak ezagutzera emango dira. Gainera, bisitariek ibilbideen eta camping eta resort geldialdien edo egonaldien inguruko informazioa bildu ahal izango dute.

Azken finean, Expovacaciones-ek aldatzen jarraitzen du, turismo-joera berrietara egokitzeko. Egokitzapen hau duela zenbait urte hasi zen. Pasaden edizioan sektoreko hainbat agentek parte hartu zuten, hala nola: erakunde ofizialek eta instituzioek; elkarteek eta federazioek; museoek, hotelek eta bainuetxeek; eraikuntza-enpresek, sustatzaileek eta higiezinen agentziek; handizkariek eta txikizkariek… Guztira, 228 erakusketari egon ziren; ia autonomia erkidego guztietako eta 11 herrialdetako ordezkaritza. Horien artean, Irango Errepublika Islamiarra, Maroko, Erresuma Batua eta Txile nabarmendu ziren.

Expovacaciones-ek berrikuntzak aurkezteko agertoki ezin hobea eskaintzen du, baita hornitzaileen, profesionalen eta kontsumitzaileen arteko elkarlanerako eta elkarreraginerako ere. Hain zuzen ere, azken edizioan, 69.200 pertsonak bisitatu zituzten Expovacaciones-eko standak.

-ek idatzirik|2019-12-03T13:49:17+01:003 de abendua de 2019|Albisteak|

Leave A Comment

Go to Top