Expovacaciones azoka izango da berriz ere Bilbao Exhibition Centre-n urriaren 1etik 3ra

Data-aldaketak erakusketa-sektorearen eskaerari erantzuten dio

Turismo-sektoreko erakunde eta enpresen iritziak jaso ondoren, Bilbao Exhibition Centre-k Expovacaciones azoka udazken hasierara lekualdatzea erabaki du, urriaren 1etik 3ra. Hala, asteburu horretan, BEC leku ezin hobea izango da bidaiariek udazkeneko, jaiegunetako, Gabonetako oporretako edo hurrengo udaberriko bidaietako ihesaldien norakoak aukeratzeko.

Urriaren 1etik 3ra, BEC topagune ezin hobea bihurtuko da erakusketariek beren helmugak sustatzeko eragin-eremuko bidaiarien artean. Hori dela eta, turismoari buruzko azoka erreferente honetan sektoreko berrikuntza guztiak, ibilbide eta helmugen azken proposamenak eta aisialdiko aukera berritzaileenak bilduko dira, aldi berean gustu guztietarako aukerak eskainiz. Udazkeneko, neguko edo udaberriko ihesaldietarako inspiratu eta nahi dutena hautatu edo kontratatu ahal izango dute bisitariek. Gainera, azokarekin batera aldi berean eskainiko den programa zabal bat ere izango da.

Bilbao Exhibition Centre-k segurtasun-protokolo zorrotza ezarriko du une oro, zeinarekin Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuaren (ICTE) Safe Tourism Certified zigilua jaso zuen, azoka-esparrua eremu segurua dela ziurtatzen duen bereizgarria. Hala, arreta-gunea, azken hilabeteotan egin den bezala, sarbideen kontrolean, edukieren kudeaketa prebentiboan, pertsonen trafikoaren eta urruntze sozialaren monitorizazioan eta ingurumen-higienizazioan eta -segurtasunean ezarriko da.

-ek idatzirik|2021-04-13T15:11:02+02:0013 de apirila de 2021|Albisteak|

Leave A Comment

Go to Top