Expovacaciones azokako talde-antolatzaileak, euskal erakundeekin batera, azoka bertan behera uztea erabaki du

OMEk aitortutako Osasun publikoko larrialdiko egoeraren aurrean koronabirusaren agerraldia dela eta, Expovacaciones azoka antolatzen duen taldeak, euskal erakundeekin batera, azoka bertan behera uztea erabaki du. Azoka 2020ko apirilaren 24tik 26ra bitartean egitekoa zen.

Erabaki zail honekin, Bilbao Exhibition Centre-k egoera honek ezartzen duen erantzukizun oinarria bere gain hartzen du, zeinean gaixotasuna gehiago ez zabaltzea hain garrantzitsua den, eta ezaugarri hauetako ekitaldi bat antolatzeko baldintzak behar den segurtasunarekin ematen ez diren.

Orain, azokaren talde antolatzaileak bi helburu nagusi ditu: batetik, lanean hastea turismoaren eta aisialdiaren sektoreari 2021ean ekitaldi erakargarri bat eskaintzeko; eta, bestetik, bezeroekin (erakusketari nahiz bisitariekin) hartutako konpromisoa betetzea, urterik urte Estatuko iparraldeko ekitaldi handienera etortzen baitira.

Hori dela eta, Expovacaciones azokak are ahalegin handiagoa egingo du 41. edizioak arrakasta izateko eta agentziei, erakunde ofizial nazionalei eta nazioartekoei, hotelei, kanpinei eta beste partaide batzuei helmuga eta produktu interesgarrienak eta negozio-aukera berriak eskaintzeko.

-ek idatzirik|2020-03-12T19:51:28+01:0012 de martxoa de 2020|Albisteak|

Leave A Comment

Go to Top