Transgrancanaria, Orbea Monegros edo Patineko Surf Lehiaketa, Expovacaciones 2021 azokan

Kirol-turismoa nabarmenduko da Expovacaciones-en, BECen urriaren 1etik 3ra

 

Expovacaciones-ek, Bilbao Exhibition Centre-n urriaren 1etik 3ra izango den Turismo eta Aisialdiko Nazioarteko Azokak, kirol-programaren zati bat berretsita dauka: Experimenta Expovacaciones. Horregatik, bisitariek profesional onenen eskutik ezagutu ahal izango dute hainbat kirol-turismo aukera.

Horrela, lehenengo eguneko gaiak surf ekitaldi eta kanpamentuekin lotuta egongo dira, eta honako parte-hartze hauek izango ditu: Pantineko Surf Lehiaketa – Classic Surf Pro (Galizia), Punta Galea Challenge (Euskadi), Escuela Cántabra de Surf eta Moana Surf House (Bizkaia). Hurrengo egunean, urriaren 2an, larunbatean, hitzaldiak lasterketa eta trailen inguruan izango dira, honako hauen eskutik: Transgrancanaria, III Ribera Run Race/Experience (Peñafiel, Valladolid) Las Murallas Pamplona (Nafarroa) eta Laboral Kutxa Bilbao Menditrail (Bizkaia). Txirrindularitza lasterketak izango dira kirol-jardunaldien amaiera, ekitaldi hauek aurkeztuz: Orbea Monegros (Aragón), Pirenaica Cycling Experience edo HU108 (Huesca-Aragoi).

Hori guztia dela-eta, sektorearen berrikuntzen, ibilbideen eta jomugen azken proposamenen eta talde desberdinentzako bidaiatzeko ideia amaigabeen topagune bihurtuko a Expovacaciones. Erakusketa eremuak hainbat parte-hartzaile izango ditu: Aragoi, Asturias Paraíso Natural, Comunitat Valenciana, Bilbao, Portugalgo Zentroa, Costa Cálida-Murtziako eskualdea, Andaluzia, Formentera, Basquetour, Viajes Ikea, Bartzelona, Kanariar Irlak, Ibiza Turismo, Junta de Extremadura, Nafarroa, Valladolid, Galizia, Mallorca edo Menorca, besteak beste.

Bilbao Exhibition Centre-k segurtasun-protokolo zorrotza ezarriko du Expovacaciones-ek dirauen bitartean, zeinarekin Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuaren (ICTE) Safe Tourism Certified zigilua jaso zuen, azoka-esparrua eremu segurua dela ziurtatzen duen bereizgarria. Hala, arreta-gunea, azken hilabeteotan egin den bezala, sarbideen kontrolean, edukieren kudeaketa prebentiboan, urruntze sozialean, ingurumen-higienizazioan eta -segurtasunean ezarriko da.

-ek idatzirik|2021-07-21T14:09:40+02:0021 de uztaila de 2021|Albisteak|

Leave A Comment

Go to Top