Expovacacionesek 43. edizioa egingo du irudi berriarekin

Expovacacionesek bidaien zaletuak bilduko ditu berriro ere maiatzaren 5etik 7ra Bilbao Exhibition Centren, oporretarako leku ezin hobea aurki dezaten. Aurtengo kanpainak erakusten duen moduan, askotariko estilo eta interesak dituzten pertsonek haien gustuko aukerak topatuko dituzte Expovacacionesen. Oso egungoa den grafikarekin konektatuko du eta leloak, Oporrak profil guztientzat, askotariko turismo-motak erakarriko ditu: Gastronomikoa, abenturazkoa, kostaldekoa, kulturala, gaztea, denbora librekoa edo irisgarria, besteak beste. Bestalde, logotipo berria izango du, ekimenaren dinamismoaren eta merkatuaren bilakaerarekin bat eginez.

Hala, 43. edizioan, ekimen turistikoak BECeko 1. pabilioia erakusketarien eta bisitarien arteko topaleku ezin hobe bilakatuko du, sektoreko berrikuntza guztiekin, ibilbideen eta turismoguneen azken proposamenekin eta aisialdirako eta denbora librerako aukerarik berritzaileenekin. Aldi berean egingo diren jardueren edukiari dagokionez, Expovacacionesek hitzaldiak, dastatzeak eta bestelako animazioak egiteko espazioa izango du aurten ere, ‘Esperimentatu eta dastatu’ atalaren barruan. Zalantzarik gabe, bidaiatzeko modu berri horiek gero eta jarraitzaile gehiago pilatu dituzte azken urteotan. Esperientzia horien bidez, ohiko zirkuituetatik kanpo txokoak, bazterrak eta aukera zaporetsuak ezagutu ahal izateko ibilbideak egiten dituzte.

Expovacacionesek Erronka Garbia ekitaldi jasangarrien zigilua du. Ihobe-Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketako Elkarte Publikoak ematen du zigilua, eta jasangarritasunaren aldeko apustua aitortzen du. Iaz jaso zuen zigilua eta aurtengo edizioan berritu egingo du, inpaktua murrizteko sei ardatz planteatzen dituen planari esker: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegitura eta hondakinak.

-ek idatzirik|2023-03-09T13:32:19+01:009 de martxoa de 2023|Albisteak|

Leave A Comment

Go to Top