Expovacaciones ekimen jasangarri gisa akreditatu da Erronka Garbia zigilua lortuta

Expovacacionesek Erronka Garbia zigilua lortu du. Zigilu horrek ekimen jasangarri gisa akreditatzen du. Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen duen ziurtagiri horrek ingurumenaren gaineko balizko eragin negatiboak minimizatzeko diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen ditu. Aurreikusitako sei jarduera-ardatzak honako hauek dira: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak.

Ziurtapen-prozesuan, antolakuntzak eragina izan zezakeen ingurumen-alderdi posibleen ebaluazioa egin zuten, aurreko edizioekiko hobetzeko eta aldea markatzeko. Besteak beste, magnitude handikotzat identifikatutako alderdiak hauek izan ziren: hondakinekin, energia-kontsumoarekin eta mugikortasunarekin lotutakoak. Alderdi horiei dagokienez, azken txostenak nabarmentzen du bertaratutako pertsonen % 34 izan zela esparrura garraio publikoan, eta % 12 oinez. Energiari dagokionez, kontsumitutakoaren % 43 jatorri berriztagarrikoa izan zen. Urak inpaktu nulua eragin zuen ekitaldiaren ingurumen-aztarnan, eta 13.375 hondakin bildu ziren ondoren birziklatzeko.

Emaitza horiek lortzeko, honako hauek izan dira erabakigarriak: argiaren intentsitatea eta tenperatura ordutegi fase desberdinetara doitzea; standen erabilera energetikoa murriztea; hondakinak minimizatzea, kontabilizatzea eta gaika biltzea; mugikortasun jasangarriak eragindako CO2 isuriak murriztea; bisitarientzako tresna gehienak digitalizatzea; material inprimatuen tintetan isuri kimiko baxuak izatea; komunikazio, sare sozial eta web-orri bidez egindako sentsibilizazio-mezuak indartzea, eta liburuxkak % 100 birziklatutako paperarekin egitea, besteak beste.

Expovacaciones, turismoari buruzko erreferentziazko ekimena, BECeko 1. pabiloian egin zen azken edizioan, eta 23.519 pertsona izan ziren bertan. Ekitaldi honek bertaratutakoen profil leiala eta zabala du, eta BECek antolatzen duen beteranoenetako bat da. Bilbao Exhibition Centrek bere hurrengo ekitaldietan kudeaketa integraleko plan hau aplikatuko du, jasangarritasunarekiko eta 2030erako Garapen Iraunkorreko Helburuen Agendarekiko konpromisoaren parte izanik.

-ek idatzirik|2022-09-21T12:41:05+02:0020 de iraila de 2022|Albisteak|

Leave A Comment

Go to Top