Expovacaciones bidaia txikien eta handien inspirazio iturri bihurtzeko prestatzen ari da

Maiatzaren 5etik 7ra bitartean,  Bilbao Exhibition Centre bidaiatzea maite dutenentzat topagune bikain bihurtuko da Expovacacionesi esker. Ekimenak uneotako turismogune onenak eskainiko ditu. Turismo arloan erreferentea den azoka honek sektoreko berritasun guztiak, ibilbide eta turismoguneekin lotutako azken proposamenak eta aisialdirako alternatiba berritzaileenak bilduko ditu. Aldi berean, gainera, denentzako aukerak eskainiko ditu.

Hala, beste urte batez, bisitariek haien udako, udazkeneko, neguko edo udaberriko ihesaldietarako gehien gustatzen zaiena in situ kontratatzeko, aukeratzeko eta inspirazio-iturri gisa erabiltzeko aukera izango dute, bidaiaren profila edozein izanda ere: abentura, gaztea, kostaldea, kultura edo gastronomia, besteak beste.

Kantabria, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Aragoi, Calatayud, Andaluzia, Galizia, Nafarroa, Formentera, La Palma, Costa Daurada, Valentziako Komunitatea, Menorca, Lanzarote, Ibiza, Extremadura, Gaztela eta Leon, Gijón, Bilbo-Bizkaia, Costa Brava, Coruña, Kanaria Handia, Huesca, Euskadi edo Costa Calida-Murtziako eskualdea izango dira Estatu mailako ordezkari nagusiak, baina nazioartekoak ere topatuko ditugu: Kuba, Porto edo Iparraldea, Lisboako eskualdea edo Portugalgo zentroa, besteak beste. Beren lurraldeetako bikaintasun guztiak aurkezteko Expovacacionesen edizio berri honetan elkartuko dira denak.

Aurtengo berritasun gisa, Expovacacionesen Txotx Experience izenekoa egingo da. Bertan, azokako ordutegi osoan, pintxoak eta sagardotegiko menua izango dira dastagai. Izan ere, hitzordua gizartearen bilakaeraren arabera egokitu da eta, horregatik, beste behin, Saborea Expovacaciones gunean bidaia gastronomikoa egingo da eskualde edo lurralde bakoitzeko produktu adierazgarrienak dastatu ahal izateko. Hala, Euskadiko taloa, Galiziako olagarroa eta ogia, Kataluniako cava, Gaztela eta Leongo zezina, Kantabriako antxoak edo Errioxako olioa izango dira 2023ko Expovacacionesen dastatu ahal izango ditugun janari gozoetako batzuk.

-ek idatzirik|2023-04-19T11:20:56+02:0018 de apirila de 2023|Albisteak|

Leave A Comment

Go to Top