Zatoz eta gozatu
Expovacaciones-en ospakizunean zehar komunitate bakoitzen produktuak aurkitu ahal izango dituzu
LEONEKO ZEZINA
Leoneko zezina ahogozagarri bikaina da dastatzen dutenentzat, hura egiteko erabiltzen den haragiaren kalitateari esker eta lekuaren ezaugarri klimatikoei esker.
Lurralde horretako zatitxo bat dastatzera eta eramatera animatzen zaituztegu, zentzumenen bidez ezagutzeko.
E-11 standean izango duzue Gaztela eta Leon hobeto ezagutzeko aukera.
KATALUNIAKO CAVA
Katalunian ditu sustraiak mundu osoan ezaguna den ardo apartsu honek. Haren zapore burbuiladuna dela eta, ardo oso berezia da.
Lurralde horretako zatitxo bat dastatzera eta eramatera animatzen zaituztegu, zentzumenen bidez ezagutzeko.
D-16 eta E-18 standetan izango duzue Cavaren sorlekua hobeto ezagutzeko aukera.
EUSKADIKO TALOA
Euskadiko azoka eta ospakizunetan jaten da arto-irinez eta urez egindako opil hau.
Lurralde horretako zatitxo bat dastatzera eta eramatera animatzen zaituztegu, zentzumenen bidez ezagutzeko.
D-37 eta H-42 standetan izango duzue Euskadi hobeto ezagutzeko aukera.
ARGENTINAKO ENPANADAK
Errezeta tradizionala eta bereizgarria, ahoan erraz desegiten den masa apurkor eta kurruskari batez egina.
Askotariko betegarriz egindako eta hainbat zaporetako enpanadek aukera emango dizute sukaldaritzako esperientzia handi hau dastatzeko eta gozatzeko.
ANDALUZIAKO OLIOA
Kontu handiz egindako olioa, uzta bakoitzeko olibarik onenak aukeratuta. Produktu aparta, zure ahosabaia Andaluziako benetako zaporeaz bustiko eta beteko duena.
Oliba-olio birjinarik onena dastatzera gonbidatzen zaitugu.
D-11 eta D-14 standetan izango duzue Andaluziako lurrak hobeto ezagutzeko aukera.
EUSKADIKO GOZOAK
Gozozaleenek hemen topatuko dituzte euskal gozogintzako errezetarik tradizionalenak eta tipikoenak.
Nork egin diezaieke uko gure egur-labeetan egindako gozo hauei?
D-37 eta H-42 standetan izango duzue Euskadi hobeto ezagutzeko aukera.
KANTABRIAKO KONTSERBAK
Isurialde kantauriarreko zaporerik onenak barne hartzen dituzten kontserben aukera zabala. Itsasoko zaporeak, zuzenean zure etxera ekarriak.
Produktu sorta hau dastatzera gonbidatzen zaituztegu.
E-26 standetan izango duzue Kantabria hobeto ezagutzeko aukera.
PORTUGALEKO ZAPOREAK
Portoko ardo ospetsuek edo bakailaoz egindako arroz tipikoak konkistatu egingo zaituzte.
Presta zaitez lur horietara eramango zaituzten zaporeen leherketarako.
A-11, B-12, A-21 eta B-16 standetan izango duzu aukera Portugal hobeto ezagutzeko.
IPAR EUSKAL HERRIKO ZAPOREAK
Gozatu ahatearen foie grasaz, konfitatuaz, ahate-bularkiaz edo Irulegiko jatorri-izendapena duen ardoaz egindako platerekin.
Zure mahaian falta ezin den Ipar Euskal Herriko aperitiboa.