Berriro bidaiatzeko gogoak gainezka egin du Expovacaciones azokan

Asteburu berean izan dira HABE eta IVAPen azterketak, Pokémon eta Estoparen kontzertua ere

Expovacaciones 2022 azokan zehar argi geratu da bidaiatzeko gogoa dugula. Dagoeneko tradizionala bihurtu den ekitaldi hau arrakastaz burutu da. Gainera, Bilbao Exhibition Centren murrizketarik gabe egindako lehen azoka izan da. Atzo itxi zituen ateak 1. pabiloiak, 23.519 bisitari jaso ondoren. Bisitariek azokako eskaintza zabala aprobetxatu zuten haien udako oporrak antolatzeko.

Edizio honetan parte hartu duten 184 enpresa erakusketariak –estatuko ia helmuga guztietako ordezkariak; nazioarteko parte-hartzaileak, esaterako, Portugal, Kuba edo Errumania; eta gertuko proposamenak, esaterako, Bizkaia eta Euskadi, beste batzuen artean– pozik agertu dira bisitarien kalitatearekin, udako bidaiako xehetasunak ixtera joan baitziren azokara. “Oso motibatuta etorri dira, eta ideia argiekin”, adierazi dute profesionalek.

Expovacaciones azokaren 42. edizioko inaugurazio-ekitaldiko burua Ainara Basurko izan zen, Ekonomiaren Sustapeneko ahalduna. Eta gastronomia eta abentura izan dira edizio honetako protagonista nagusiak. Hain zuen ere, Esperimentatu eta dastatu gunean kirol-hitzaldiak egin zituzten surfari, runningari eta cyclingari buruz. Gainera, aurpegi ezagunak ere izan dira gune horretan, hala nola Julian Iantzi edo Vanessa Sánchez. ToppRutas aplikazioa eta Walk on the Basque Side proiektua aurkeztu zituzten, hurrenez hurren. Saborea Expovacaciones gunera joan diren bisitariek aukera izan dute hainbat lekutako ohiko jakiez gozatzeko, esaterako, Kantabria, Portugal, Castilla eta Leon, Loiu edo Kataluniako jakiez. Udako oporretarako gogoa pizteko informazio zaporetsua topatu dute bertan.

Erronka Garbia ekitaldia izan da Expovacaciones, ingurugiroarekiko duen konpromisoagatik. Hala, eta ekitaldiaren amaieran ziurtagiria lortu ahal izateko, antolakuntzak hondakinak kontatu eta murrizteko eta gaikako-bilketa sustatzeko plana egin du; modu eraginkorragoan argiztatu eta klimatizatzeko, hau da, argiaren intentsitatea eta pabilioiaren tenperatura ordu fase desberdinetara egokitzeko; standetako energia-kontsumoa murrizteko; eta gai horien inguruko eta ingurunean eragina duten beste gai batzuen inguruko sentsibilizazio-mezuak aktibatzeko, besteak beste, bisitariek garraio publikoa erabil dezaten sustatzeko.

Gainera, Expovacaciones azokaren baitan eta aldi berean, karabanen sektoreko azken berriak jaso ditu Caravaning azokak 3. pabiloian. Ekitaldi horrek ere oso harrera ona izan du autokarabanen zaleen aldetik. Caravaning Hitzaldiak izan dira baloraziorik onena jaso duten alderdietako bat. Gainera, 40 ibilgailuk pasatu zuten gaua horretarako prestatutako eremuan, ostiraletik larunbatera.

Maiatzeko lehen asteburuan, Expovacacionesen egun beretan, beste ekitaldi batzuk ere izan dira: Pokémon Special Championships Bilbao, Estoparen kontzertua Bizkaia Arenan, edota HABEren eta IVAPen azterketak. Guztira, 38.319 bisitari izan dira.

-ek idatzirik|2022-05-11T12:23:18+02:009 de maiatza de 2022|Albisteak|

Leave A Comment

Go to Top