Zozketen baldintzak

///Zozketen baldintzak
Zozketen baldintzak2019-04-09T15:29:19+01:00

Parte hartzeko baldintzak

  1. 2019ko maiatzaren 10tik 12ra EXPOVACACIONES azokara joan, inkesta bete eta parte hartzeko formularioa bete duen, maiatzak 15 baino lehen, edozein adindun hartu ahal izango du parte zozketan, Bilbao Exhibition Centre-ko langileak izan ezik.
  2. Sarreran inprimatuta dagoen Zozketa-Kodea sartu beharko da, eta kode bakoitzeko lehen inskripzioak bakarrik balioko du.
  3. Zozketaren sari bat irabazteko, sartutako kodea baliozkoa izan beharko da eta 2019ko maiatzaren 10tik 12ra EXPOVACACIONES-en pabilioietara sartutako sarrera batekin bat egin beharko du.
  4. Bisitari batek 2 sari irabaztekotan, bigarrena baliorik gabe utziko litzateke eta sari horretarako beste zenbaki berri bat aterako litzateke.
  5. Hirugarren batek emandako sarien edukia beraien erantzukizun zuzena izango da, eta Bilbao Exhibition Centre-k zuzenean emandakoenak beronen erantzukizuna izango dira; hortaz, desberdintasun hau kontuan hartu beharko da sariak zozketatu eta gozatzearen ondoriozko erantzukizunei dagokienez.
  6. Zozketa 2019ko maiatzaren 20an egingo da. Sarituak expovacaciones.eu webgunean argitaratuko dira zozketa egin eta aste bateko epean.