Helmuga bat ez da ikusten duguna bakarrik
Helmuga bat emozio, esperientzia eta sentsazio multzo bat da; haiei guztiei esker, bakoitzak desberdin bizi eta sentitzen dugu helmuga bera.
Jarduerak, erakustaldiak eta hitzaldiak
EXPOVACACIONES azokak bidaiatzeko eta oporretako helmuga aukeratzeko kontzeptu berri bat sartu du edizio honetako eskaintzan. Horretarako, beste alor bat sortu dugu: turismoko joerak eta esperientziak. Haren barruan, askotariko jarduerak izango dira edizio honetako protagonistak; besteak beste, ur-kirolak, running-a, cycling-a, gastronomia eta abentura.
Hiru egunez, diziplina horietako adituek beren esperientziei buruz hitz egingo dute erakusketa eta erakustaldietarako eta protagonisten hitzaldietarako berariaz prestatutako eremu batean.
Hau izango da egitaraua:
Hilak 7, ostirala | Hilak 8, larunbata | Hilak 9, igandea | |
---|---|---|---|
Goizean | Abentura-turismoa | Turismo gastronomikoa | |
Arratsaldean | Surf | Running-a | Cycling-a |

Surf
Kirol-turismo aktiboa zabaldu egin da, eta udalerri askotako erakargarri nagusietako bat bihurtu da. Surfa izugarri hazten ari den sektorea da: gero eta surf-eskola eta surf-kanpamendu gehiago dago eta baita olatu perfektuaren bila doazen bidaiariak ere.

Abentura
-turismoa
EXPOVACACIONES azokako hitzaldien gunean, denon ametsa diren baina gutxi batzuek baino bizitzen ez dituzten abenturak azalduko dizkigute hainbat bidaiarik. Beharbada gure hurrengo helmuga aukeratu ahal izango dugu!

Running-a
Zapatillak jantzi eta maratoi batean parte hartzea, Berlinen edo New Yorken, edo mendiko lasterketa batean… Horiek dira kirol-turismo aktiboak eskaintzen dituen eta EXPOVACACIONES azokak bere egitarauan sartu dituen aukeretako batzuk.

Turismo gastronomikoa
EXPOVACACIONES azokak eremu espezifiko bat du garrantzi gastronomiko berezia duten helmugetarako; eremu horretan, hitzaldiak, ekitaldiak eta dastaketak izango dira.

Cycling-a
EXPOVACACIONES azokak bizikleta ardatz duten kirol-probak edo erronkak aurkeztuko dizkigu, adituen eskutik, hain tradizio luzea eta hainbeste jarraitzaile dituen kirol bat ezagutarazteko.