Erakusketan parte hartzearen abantailak

Erakusketan parte hartzearen abantailak2023-03-14T09:18:57+01:00

Promozioa

Expovacaciones Euskadiko kontsumitzaileei zuzentzeko orduan zure jomuga sustatzeko esparru aparta da

Zure presentzia garrantzitsua da

Expovacaciones. Udan oporretan joateko asmoa dutenek sustatzaile turistikoek emango dieten informazio pribilegiatuaren laguntzarekin jomuga erabakitzeko une aparta. Zuzenean, aurrez aurre, galdera errazei erantzun argiak.

Jomugako jarduerekin lotutako galderen erantzuna emango dizute: “”hiru egun bakarrik baditut, zer ikusi” edo “egun bakarrerako banoa, zer ezin dut ikusi gabe utzi”

Jomuga motarekin lotutako galderen erantzuna emango dizute: “jomuga lasaia eta familiarra da” edo “gazteentzako giro aparta dago”

Turistak denbora eta dirua aurreztu behar du eta horregatik doa azoketara, jomugari buruz gehiago jakiteko, eta zein aukera dauden ikusi eta aukeratzeko.

Horregatik, garrantzitsua da azokan erakustea.

Gainera, informazioa bildu ondoren, nora joan erabaki duenean, bertan dauden txikizkako agentziei bidaia hori erosteko aukera desberdinak aztertu ahalko ditu bisitariak.

Hori dela-eta, “turistak” erabakiak hartzeko lekua denez, jomugarentzat edo bidaia agentzientzat (edo baita garraioentzat eta jomugaren eta turistaren arteko edozein bitartekarirentzat ere) ezinbesteko gertakizuna da

Ez utzi kanpoan zure negozioa, Expovacacionesen parte hartu!

Go to Top