Iranek persiar inperioaren aberastasuna emango du ezagutzera Expovacaciones-en

Hainbat mendi-ibiliez gain, bere legatu historikoa eta kulturala aurkeztuko du Iranek. Dominikar Errepublika, Kuba edo Maroko izango dira nazioarteko beste helmuga batzuk

Iran kulturaren eta turismo aktiboaren eskaintza zabala duelarik helduko da Expovacaciones azokara. Iraneko gobernuaren kanpo-sustapen politikaren asmoa zera da: jasotzen duen turista kopurua zortzi urtetan lau aldiz handitzea; hau da, 20 milioi bisitarira heltzea. Horregatik, agintariek azoka eta kongresuetan herrialdearen parte hartzea sendotu dute eta maiatzaren 10etik 12ra Bilbao Exhibition Centre-en egingo den Turismo eta Aisialdiko Nazioarteko Azokara dator Iran.

Iranen legatu historikoa, kulturala eta artistikoa Expovacaciones-eko edizio honetan ikusgai egongo da, BECeko nazioarteko azoka honen erakarmen nagusietako bat bilakatuko delarik. Antzinako Persiak beste zibilizazio batzuetako eraginak jasotzeko jarrera irekia zuen kulturaren aztarnak mantentzen ditu. Bere turismo-eskaintzak, beraz, ibilaldiak eskaintzen ditu hainbat herrialdetan, besteak beste: Isfahan, munduko bigarren handiena den Naqsh-e-Jahan plaza duena (imamaren plaza); Shiraz, non herrialdeko poetarik nabarmenenak -Hafez eta Saadi- lurperatuta dauden; Persepolis, Pertsiako hiriburu ohia, hainbat altxor dituena, hala nola aztarnategi arkeologiko ikusgarria; edo Teheran, gaur egungo hiriburua, 8,8 milioi biztanle baino gehiago duena eta hainbat museo, bazar eta Tochal mendiaren inguruan zenbait ibilaldi dituena. Izan ere, kirol aktiboa, Expovacaciones-eko edizio honetan hain presente dagoena, posible da Iranen. Herrialdeak hainbat mendietan kanpaldiak eta gidatutako mendi-ibiliak egiteko aukera eskaintzen du. Ospetsuena Zagros mendia da, non munduko populazio nomada handienetako bat bizi den.

Orain arte Expovacaciones’19rako baieztatu den nazioarteko parte-hartzea honako herrialde hauetako eskaintza turistikoekin osatuko da: Dominikar Errepublika, Kuba, Maroko, Portugal, Frantzia eta Andorra, besteak beste. Estatutik datorren ordezkapenari dagokionez, gobernu autonomiko gehienek parte hartuko dute, eta baita Kataluniako eta Balear Uharteetako hainbat lurraldetako ordezkariek ere.

Expovacaciones’19k turismoaren kontzeptu berri baten alde egiten du: bidaia aukeratzea helmugak eskaintzen duen kirol praktika oinarri hartuz. Horrela, Aragoi bisitatu daiteke Quebrantahuesos frogan txirrindularitza praktikatzen den bitartean edo Lanzarotera bidaiatu daiteke Swim Run Series lehiaketan ur irekietan igeri egiteko. Leitmotiv hau dela eta, bi kirol-froga antolatu dira azokaren esparruan: I Triatlón Indoor Expovacaciones, maiatzaren 10ean egingo dena, eta II Torre BEC Extreme (19 solairuetako 626 eskailera-mailak igotzea), maiatzaren 11n egingo dena.

Gainera, caravaning-a ere egongo da ikusgai Expovacaciones-en, eta baita ohiko eskaintza gastronomikoak ere, Gastronomia eta Turismo txokoan, edo Mai Bier Experience, garagardoaren jaia.

Azkenik, bidaia-agentziek hurrengo udarako opor-nobedadeak aurkeztuko dituzte; eta, haien bezeroentzat diseinatutako eskaintza bereziekin batera, % 5eko deskontua aplikatuko da bidaiak Expovacaciones-en kontratatzen badira.

-ek idatzirik|2019-04-08T15:34:25+02:005 de apirila de 2019|Albisteak|

Leave A Comment

Go to Top